XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza bikain bat aitatutean
diñogu urre gorria,
baiña zu lako balore batek
bear dau izen barria.
Esango neuke zeu ziñeala
apartetik etorria,
bada munduan ez da agertzen
zu neurtuteko neurria.

Jakitun batzuk dudan daukaguz
or bide-kurutze baten,
mundu ontatik urten ezkero
ezer ez dala esaten.
Lazkao-txikik etzun dudarik
duda au erabagiten,
bere jokera ikusirikan
zerbait badago nonbaiten.

Samiñez nago irakurririk
Lazkao-txikiren eskela,
gaur nok osatu ez daukagu ta
au mundu erdi ustela.
Zeruko Aita, otoian nago
kendurik nire txapela,
eskari au da: Lazkao-txiki bat
barriro sortu daitela.

Ze eratako gizona ziñan
bertsoz ezin esan leike,
gure erria askatu daiten
beti justizia eske.
Naita biotza saminez euki
eta gorputzean neke,
erri ta lagun urkoen alde
zu beti zinan jo ta ke.